Egitarauak Orio ko itsas izaera nabarmentzen du, asteburu honetan bertan egingo diren estropadekin. XIV. Orio Kanpina Bandera eta XXVII. Emakumezkoen Estropada izango dira protagonista nagusiak, errioan zein itsasoan jokatuko direnak.
Kultur eskaintza ere zabala da: Gure Zirkua Muntoko berdegunean kokatuko da abuztuan, eta Bariko San Nikolas parrokian musika emanaldiak izango dira, hala nola Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia eta Donostiako Musika Hamabostaldia.
Herritarrek protagonismoa izango dute, tokiko sortzaileen lanak aurkeztuko baitira. Besteak beste, Kultur Etxean arraunaren historiari buruzko liburu bat eta dokumental bat proiektatuko dituzte, solasaldiekin batera.




