Orio Arraunketa Elkartea k (OAE) arraun jardueraz betetako asteburua bizi izan du. Larunbatean, etxeko uretan hasi zen Gipuzkoako Trainerilla Liga, eta igandean, Zumaia n San Telmo sariak jokatu ziren. Hitzordu horien artean, Espainiako Batel Txapelketako sailkatze estropadak ere egin ziren Legutio n.
OAE k lau batel aurkeztu zituen txapelketara, eta emaitza anitzen artean, gizonezko absolutuen taldeak urrezko domina lortu zuen. Talde hori Diego Perez, Mikel Lizarralde, Adrian Gonzalez, Ander Zabala eta Oihan Manterola arraunlariek osatu zuten, eta 08:38,00 denborarekin amaitu zuten proba.
Gainerako ontziei dagokienez, emaitzak honako hauek izan ziren: infantil mutilek bosgarren postuan amaitu zuten, kadete mutilek seigarren egin zuten (B finala irabaziz), eta kadete neskek hamargarren postua eskuratu zuten.
Asteburu honetako garaipenarekin, OAE k 19 Espainiako Batel Txapelketa pilatu ditu maila guztietan. Zehazki, gizonezkoen absolutu mailako zazpigarren txapelketa da aurten lortutakoa; aurrekoa 1995 ean irabazi zuten, A Coruña n (Galizia).




