Berdintasun plan berriak Orio ko emakumeen aniztasuna eta diskriminazio egoerak aztertuko ditu, sexuaz gain beste hainbat faktore kontuan hartuta. Estrategia honek sei erronka nagusi ditu, besteak beste, udal langileen genero ikuspegia indartzea, zaintza eta hezkidetza mahaiak egonkortzea, kirolean ongizatea sustatzea eta Saregile emakumeen etxea bultzatzea.
Bestalde, udalak ibilgailu elektrikoak kargatzeko lau gune jartzeko emakida esleitu du. Instalazioak udal kanpina ren aurrean eta Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko aparkalekuan kokatuko dira. Eranovum E-mobility 101 SL enpresak kudeatuko du sarea hamar urtez, kontratua luzatzeko aukerarekin.




