Mintzalaguna egitasmoak ikasturte berriari ekin dio, eta dagoeneko Taupa ren bazkide diren zenbait elkarte eta udaletan Mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu dute; tartean da Galtzaundi Tolosaldeko Euskara Taldea. Egitasmo honek euskaraz taldean eta aisialdian aritu nahi duten pertsonak biltzen ditu, boluntario-lan gisa eta adostutako maiztasunarekin elkarrizketan aritzeko.
Bultzatzaileen arabera, egitasmoa ingurune akademikotik kanpo euskara erabiltzeko aukera bat da, testuinguru eroso eta atseginean, epairik eta ebaluaziorik gabe. Gainera, jende berria ezagutzeko, harremanak euskaratik eraikitzeko eta komunitate baten parte izateko aukera eskaintzen du, lotsa edo beldurra gaindituz.
Aurten, Anoeta, Ibarra, Irura, Tolosa, Villabona eta Zizurkil bezalako eskualdeetako taldeez gain, Mintzaparaktika sarean egiteko aukera zabaldu dute. Horrela, aurrez aurreko talderik ez dutenek, zailtasunak dituztenek edo atzerrian bizi diren euskaltzaleek ere aukera izango dute beren taldea sarean osatzeko.
Izena emateko, euskaraz ondo edo erraz jakitea eskatzen da bidelagun izateko. Bidelagunek euskaraz hitz egiten lagunduko dute eta solasaldia bideratuko, eta bidelariak, berriz, euskara ikasten ari den edo bere maila hobetu nahi duena izango da.
Egitasmoari buruzko informazio gehiago nahi dutenek Galtzaundi ren egoitzara joanda, galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzita, 943 65 50 04 telefono zenbakira deituta edo online formularioa beteta lor dezakete.
Joan den ekainean Iruñea n ospatu zen Euskaltzaleon Martxa n iragarri zuen Taupa k, beste bazkideekin batera, euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka: datozen 10 urteetan, urtean 30.000 euskalduntzea, euskararen erabilera %20ra igotzea eta euskara lurralde osoan ofizial izatea.
Taupa k bere jarduna erabileraren sustapenean kokatzen du, eta Mintzapraktika egitasmoa gakoa da hiztunak ahalduntzeko eta euskara bizitzako esparru guztietara hedatzeko.




