Berriz piztu da sua Orioko barran dagoen Gure Gascuña arraste-ontzian

Itsasontziak konponketa lanetan zegoela hartu zuen su goizean, eta arratsaldean berriro indartu da.

Irudi generiko bat.
AA

Irudi generiko bat.

Orioko barran konponketa lanetan zegoen Gure Gascuña arraste-ontziak berriro hartu du su arratsaldean, goizean itzali ostean. Segurtasun neurriak hartu dira eta hainbat pertsona artatu behar izan dituzte.

Orioko barran konponketa lanetan zegoen Gure Gascuña arraste-ontziak berriro hartu du su arratsaldean. Goizean piztu zen sua Txurrukako zabalgunearen parean dagoen Ondarroako (Bizkaia) ontzi honetan, baina duela gutxi berriro hasi da kea isurtzen. Horren ondorioz, udaltzaingoak hainbat segurtasun neurri ezarri ditu, besteak beste, barrarako pasabidea eta hondartzarako sarbidea itxiz.
Itsasontziak egunak zeramatzan Orioko barran porturatuta, konponketa lanak egiteko. Lan horiek egiten ari zirela piztu zen sua goizeko 11:30ak aldera. Suhiltzaileek lehorretik zein uretatik lan egin dute sua itzaltzeko, eta arratsaldeko 13:30ak inguruan lortu zuten kontrolatzea. Hala ere, arratsaldean sua berriz indartu da eta ontziak kea isurtzen hasi da berriz.
Goizean sua piztu zenean, hiru pertsona artatu behar izan zituzten ontzian kea arnasteagatik. Horietako bi Donostiako Ospitalera eraman zituzten.