Metrokoadroka kolektiboak Bi baso bat ur antzezlana aurkeztuko du ostiral honetan, Aita Mari aretoan. Emanaldia arratsaldeko zortzietan hasiko da, eta sarrerak 6,50 euroko prezioan egongo dira salgai. Gazte txartela dutenek 4,50 eurotan eskuratu ahal izango dituzte. Sarrerak sarrerakzumaia.eus webgunean erosi daitezke, antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago arte. Geratzen diren sarrerak leihatilan jarriko dira salgai.
Antzezlan honek dantzaleku baten erdian mugitu ezinik dauden lau pertsonaren istorioa kontatzen du. Geuretik Sortuak egitasmoaren baitan sortutako lan honek, sakontasunez eta errespetuz, baina alaitasunez, tratu txarren osteko alaitasunaz hitz egiten du. Sinopsiak dioenez, lau pertsona geldirik daude, bakoitzak baso bat ur eskuan duela, DJak inguruko jende guztia dantzan jartzen duen bitartean.
“"Edozein arrazoi dela medio tratu txarrak jaso duen edonori alaitasunerako eskubidea zalantzan jartzen zaio, tratu txarren ostean ere. Antzezlan honek alaitasunaren izaera soziala jarri nahi du erdigunean, minaren ostean alaitasunaren eta umorearen jabe egitea mina gainditzeko eta ahalduntzerako ezinbesteko tresna dela agerian utziz."
Lan honek alaitasunaren garrantzia azpimarratzen du, mina gainditzeko eta ahalduntzeko ezinbesteko tresna gisa, tratu txarren ondoren ere.




