Gernika parkean kokatutako Moilaberri estazioak, ekainaren erdialdetik, turismo bulego berria eta herriaren bilakaera historikoa azaltzen duen erakusketa iraunkorra hartzen ditu. Zumaia historian zehar izenburupean, eraikinaren lehen solairuan ikusgai dagoen bildumak mendeetan zehar herriak izandako aldaketak erakusten ditu.
Bisita gidatuak Beduola eta Zumaiako Industria-ondarearen Informazioa Zentroa (ZIIZ) elkarteetako kideek zuzenduko dituzte. Saioak igandeetan izango dira, eguerdiko 12:00etan hasita. Zehazki, uztailaren 12, 19 eta 26an, eta abuztuaren 2an egingo dira.
Azalpenak euskaraz eskainiko dira, uztailaren 26ko saioa izan ezik; egun horretan, gaztelaniaz izango dira. Parte hartzeko plaza mugatuak direnez, aurrez izena eman beharko da turismo bulegoan bertan edo 943-14 33 96 telefono zenbakira deituta.




