Getaria ko San Anton Bira igeriketa zeharkaldiak datorren uztailak 26 an zazpigarren edizioa beteko du. Gaztetape eta Malkorbe hondartzak lotzen dituen kirol proba honek ez du itsasoaren laguntza edizio askotan eta aurten San Anton uhartea inguratzeko aukera gehiago izango direla espero du antolakuntzak.
Probak San Anton uhartea izango du ardatz, itsasertz paregabeko ingurunea eta kirol-erronka uztartzen dituen ibilbidearekin. Izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta uztailak 22 ra arte egongo da aukera webgunean izena emateko: web.rockthesport.com. Getariako Triatloi Elkartea da probaren antolatzailea.
Modalitate honetan lehen urratsak egin nahi dituztenentzat zein ur irekietako ohiko igerilarientzat, bi ibilbide egongo dira aukeran.
Ibilbide luzeko proba goizeko 10:00 tan hasiko da Gaztetape hondartzatik. Igerilariek San Anton mendia ren ertzetik joan beharko dute, buiez seinaleztatutako ibilbidetik, Izarri punta eta Masoparri gaindituz, eta azkenik Malkorbe hondartzako helmugara iritsiz.
Ibilbide laburreko proba, berriz, 600 metro koa izango da eta moia zaharretik hasiko da 9:30 ean, Malkorbe ko hondartzan amaituz.
Izen-ematearen arabera bi tarifa desberdin egongo dira: 35€ uztailaren 17ra arte, eta 40€ uztailaren 18tik aurrera, izen emateak bukatu arte.
Dortsala probaren egunean jaso ahal izango da, 8:00etatik 9:15era, helmuga-eremuan, Gurutze Gorri aurreko kontsignan.




