Sorkun eta Grego dira antzezlaneko protagonistak, aspaldian elkarrekin egon gabe dauden bi lagun min. Kalean topo egin ondoren, kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat egingo dute, bizitza istorioak erabiliz horretarako metodologia gisa. ‘Jo!’ azaroaren 5ean izan zen Azpeitian, ostegunez.
Aurten Ikuslearen Saria ostegunetan programatu ohi diren formatu txikiko antzezlanetako batek eskuratu du, nahiz eta ez den ohikoa izaten.
Sari banaketarekin batera, aurtengo topaketei amaiera eman zieten atzo. Azken emanaldian, umorea izan zen protagonista, ‘Ama begira zazu’ antzezlana ikusteko aukera izan baitzen. Izan duten harrerarekin pozik dago Azpeitiko Udala.




