DBH eta Batxiler mailako ikasleei zuzendutako ekimen honek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, gazteen artean ekintzailetzari lotutako balioak eta gaitasunak bultzatzea, eta bestetik, eskualdeko benetako ekintzaileen esperientziak eta jarduerak ezagutaraztea.
Bileran, proiektuaren garapenerako urrats nagusiak berrikusi ziren, baita iazko ikasturtean identifikatutako hobekuntza-ildoak ere. Horien artean, negozio-ideiak definitzeko sortutako dinamikak izan ziren aztergai nagusi.
Halaber, ikastetxe ezberdinetako irakasleek beren asmoak eta lan egiteko moduak partekatu zituzten datozen hilabeteetarako.
Proiektua laster jarriko da martxan, eta aurten ere bi jarduera nagusi garatuko dira: ekintzailetzaren inguruko sentsibilizazio-saio bat, ikasleen jarrera ekintzailea pizteko eta beren ideiak lantzeko; eta eskualdeko ekintzaileen esperientzien elkartrukea, non ikasleek benetako kasuak gertutik ezagutu eta beren proiektuak partekatzeko aukera izango duten.




