Orio Arraunketa Elkarteak hamalau ontzi aurkeztu zituen txapelketan, eta etxera itzuli dira zilarrezko bi domina eta brontzezko bat eskuratuta. Gainera, lau ontzik A finaletan parte hartu dute eta beste hiru ontzik B finalak jokatu dituzte.
Zilarrezko dominak Uxue Olaskoagak eta Jare Mirallesek lortu zituzten jubenilen skull bikoitzean, eta Joel Lizeagak eta Ander Roigek kadeteen skull bikoitzean.
Brontzezko domina, berriz, gizonezko jubenilen skull laukoitzean irabazi zuten: Gorka Arrojeriak, Imanol Iruretagoienak, Aimar Ikatzetak eta Axel Atorrasagastik.




