Pasa den asteko udalbatzarrean onartu zen Zumaia ko HAPOa, EH Bildu ren aldeko botoekin. EAJ k eta PSE k aurka bozkatu zuten, planak udalerriko etxebizitza krisiari erantzuten ez diola argudiatuz. Hala ere, EH Bildu k prentsa ohar baten bidez adierazi du EAJ ren kritikak "gezurretan" oinarritzen direla eta "trumpismoa" Zumaia ra ekartzen ari direla.
Koalizio abertzaleak zehaztu du EAJ k esandakoa ez dela egia etxebizitza berrien kopuruari dagokionez. EAJ k adierazi zuen HAPOak 20 urteko epean gehienez 680 etxebizitza eraikitzeko muga jartzen duela, baina EH Bildu k argitu du planak 800 etxebizitza ahalbidetzen dituela, eta desdoblatzeko aukerarekin 1.090era igo daitekeela kopurua. Gainera, azken 15 urteetan Zumaia n 405 etxebizitza eraiki direla gogorarazi du.
“"Herritarrak gezurrekin larritzea, manipulatzea eta engainatzea Trumpismoa Zumaiara ekartzea da."
HAPOaren indarraldiari buruz ere gezurrak zabaltzea leporatu dio EH Bildu k EAJ ri. EAJ k zortzi urteko iraupena izango duela esan zuen arren, EH Bildu k planaren iraupena "mugagabea" dela baieztatu du, eta zortzi urteko epea udala planarekin juridikoki eta ekonomikoki lotzen duen epea besterik ez dela. EH Bildu k "seriotasuna eta ardura" eskatu dizkie jeltzaleei, eta gogorarazi die 2020an plana diseinatzen hasi zirenean EH Bildu, EAJ eta PSE ados zeudela Basustamendin etxebizitzak ez eraikitzearekin.
Azkenik, EH Bildu k EAJ ren jarrera pasiboa kritikatu du azken legegintzaldian, batzordeetan eta aurrekontuen lanketan ekarpen gutxi egin dituztela adieraziz. Era berean, EAJ k etxebizitza krisiari aurre egiteko neurrien aurka agertu dela gogorarazi du, hala nola etxebizitza turistikoen gaineko luzamendua, etxebizitza bulegoa martxan jartzea, edo etxe hutsei kanonak aplikatzea.




