Joan zen astean, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Espainiako Koreako enbaxadorea, D. Julio Herráiz, hartu zuen. Topaketak aukera eman zuen merkatu horrek eskaintzen dituen aukerak eta bilakaera ezagutzeko.
Merkatu korearraren industria, teknologia eta berrikuntzan duen espezializazio sendoak aukerak irekitzen ditu, besteak beste, automozioaren, energiaren eta industria aurreratuaren sektoreetan. Gainera, bere teknologia maila altuak eta balio-kate globaletan duen integrazioak herrialdea erakargarri bihurtzen dute bai esportaziorako, bai aliantzak eta aukerak bilatzeko.




