Bergarako Udalak doan banatuko du mozketetako egurra

Herritarrek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek eskaera egin dezakete udaletxean edo telematikoki.

Mendiko egur sorta bat, udaletxearen atzealdean.
IA

Mendiko egur sorta bat, udaletxearen atzealdean.

Bergarako Udalak urtero bezala, herritarren artean doan banatuko du udal lurretako mozketa lanetatik ateratako egurra.

Bergarako Udala k deialdi berri bat zabaldu du, herritarren artean doan banatzeko udal mendi, baso, parke eta lorategietako inausketa eta mozketa lanetatik ateratako egurra. Eskabideak aurkezteko epea irekita dago jada.
Bergaran erroldatutako pertsona fisikoak zein irabazi asmorik gabeko eta Bergaran egoitza duten pertsona juridikoak izan daitezke onuradun. Eskaerak bi bide nagusitatik egin daitezke: batetik, Bergarako Erregistro Orokorrean, udaletxeko B@Z bulegoan bertan; bestetik, telematikoki, Gipuzkoako Egoitza Elektronikoaren bidez.
Epea amaitutakoan, udal webgunean argitaratuko da onartutakoen behin-behineko zerrenda. Zerrenda horren aurrean erreklamazioak aurkezteko aukera izango dute interesdunek. Ondoren, zerrenda behin betiko argitaratuko da, eta bertan zehaztuko dira zozketaren data, lekua eta ordua. Zozketa publikoa izango da udaletxean, lehenik pertsona fisikoentzat eta gero pertsona juridikoentzat.
Adjudikazioa jasotzen dutenei posta elektronikoz jakinaraziko zaie esleitutako lotearen xehetasunak eta beharrezko argibide guztiak. Udaletik gogorarazi dute banatutako egurra ezin izango dela inolaz ere erabili etekin ekonomikorik lortzeko helburuarekin.