LAB sindikatuak gogor salatu du gaur goizean Errenteria-Oreretan, Beraungo anbulatorioaren parean, E05 lineako autobus gidari bati eraso egin diotela. Sindikatuak adierazi duenez, ez da lehen aldia horrelako gertakari bat jasotzen dutela, eta egoera hau "segurtasun arazo bat" dela azpimarratu du, ez soilik "pazientzia arazo bat".
Erasoa ordainketa sistema dela eta piztu da. Bidaiari batek Visa txartelarekin ordaindu nahi izan du, baina gidariak ezinezkoa zela adierazi ondoren, bidaiariak eraso egin dio gidariari eta ihes egin du. Sindikatua kezkatuta eta haserretuta agertu da, eta argi utzi du ez dutela "eraso gehiagorik onartuko", langileek "segurtasunez eta duintasunez lan egin nahi" dutelako.
Horren harira, Ekialdebuseko LABek hainbat eskaera zehatz egin ditu: Visa txartelarekin ordaintzeko sistema berehala ezartzea, halako egoerak errepika ez daitezen neurri zehatzak hartzea, erasoa jasan duten langileei babesa eta laguntza ematea, eta gertatutakoaren inguruan erantzun argia ematea.




