Lehiaketa Bilbon hasi zen hilaren 4an. Erlojupeko formatuan jokatutako saioan, Donostia Arraun Lagunak ontziak denbora onena markatu zuen, 10.49,72ko denborarekin helmugaratuz. Horrela, Tolosaldea ontziaren denbora hobetzea lortu zuten.
Hurrengo egunean, Zierbenan izan zuten hitzordua. Bigarren txandan lehiatuta, Donostia Arraun Lagunak taldeak estropadaren burua hartu zuen hasieratik eta 10.48,02ko markarekin bandera eskuratu zuen.
Ligako egutegiak ez du etenik eta hurrengo estropadak hilaren 11n eta 12an jokatuko dira, Castro-Urdiales eta Orio herrietan, hurrenez hurren.




