Deustuk irabazi du KAE 1 ligako estropada Pasaian, baliza arazoak gaindituta

Antolatzaileek baliza batekin izandako arazoak direla eta, erlojupekoan jokatu behar izan dute estropada, eta Deustu izan da garaile.

Estropada batean arraun ontzia uretan, atzean Euskal Herriko arkitektura eta muino berdeak lausotuta.
IA

Estropada batean arraun ontzia uretan, atzean Euskal Herriko arkitektura eta muino berdeak lausotuta.

Pasaian jokatu da gaur eguerdian KAE 1 ligako bigarren jardunaldia. Antolatzaileek baliza batekin izandako arazoak zirela eta, estropada erlojupekoan jokatu behar izan da, lau kaletara lerrokatu ezinik.

Estropada hasi aurretik sortutako arazo teknikoek baldintzatu dute Pasaia ko estropada. Baliza batekin izandako konponketek ezinezko egin dute estropada lau kaletara modu tradizionalean egitea. Horren ondorioz, 2. kaletik aritu dira ontziak, banaka, erlojupekoan. Gizonezkoen KAE 1 ligako parte hartzaileek 12:00etatik aurrera burutu dituzte lanak hiru txandatan banatuta.
Atzo Zarautzen jokatu zen estropadan, Astilleron, Zarautz eta Zumaia taldeek lehia estua izan zuten, baina azkenean Enbata k irabazi zuen bandera bi segundoko aldearekin. Gaurkoan, ordea, Deustu taldeak nagusitasuna erakutsi die besteei, 20:47:70 denbora eginda. Bizkaitarrek alde nabarmenarekin irabazi dute, Zarautz bigarren izan baita 20:59:00 denborarekin. Atzoko moduan, gaur ere Zumaia k eskuratu du hirugarren postua, 21:14:27 denborarekin.
Sailkapen orokorrean ere, Zumaia k (Telmo Deun) hirugarren postua mantentzen du 21 punturekin. Zarautz da liderra 23 punturekin, eta Deustu sailkapeneko bigarren postuan dago 22 punturekin. Beraz, Zumaiak hasiera indartsua eman dio ligari.
Hurrengo hitzordua ekainaren 27an izango da, larunbatean, Plentzian (Bizkaia), 16:00etan hasita. Bestalde, klubeko emakumezkoen lehen taldeak Euskotren liga hasiko du Madrilen, Buitrago del Lozoyan, igandean, 11:20an.