Corrugados Azpeitia ren Amueko eremuan duen lantegia eraitsi eta garbitzeko lanak hasiko dira laster. Cristian Lay enpresak egingo ditu lan horiek, eta Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak aurreratu duenez, uztailaren bukaeran hasiko dira lehen urratsak, abuztuan beste lan batzuk egiteko asmoa dutelarik. Irailean hasiko dira eraikina barrualdetik husteko lanak bete-betean, eta eraiste lanak izango dira azkenak. Lan horiek Eusko Jaurlaritza ko ordezkari batek jarraituko ditu zuzenean.
Azpeitiko Udalaren helegitea atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusia k, Corrugadosen eremuan jarduera ekonomikoa berrabiarazteko aukera "iraungita" dagoela adierazteko aurkeztutako txostena ez onartuz. Hala ere, alkateak argi utzi du erabaki honek ez duela atzerabueltarik suposatzen. Enpresak auzia artxibatzeko eskatu du eta eraisteko baimenak jaso ditu Eusko Jaurlaritza tik zein Azpeitiko Udala tik. Gainera, enpresak aktibitate ekonomikoaren gaineko zergan baja emanda du eta ur baimenak moztuta ditu.
Amue eremurako Plan Berezian eta 2013ko Plan Orokorrean jasota dago gune hori bizitegi erabilerarako izango dela, ez industria jarduerarako. Alfonso Gallardo k itxi zituen Corrugados Azpeitia ren lantegiak 2013an. 2020an Cristian Lay taldearen esku geratu zen enpresa, eta Layk labea martxan jartzeko asmoa azaldu zuen, baina auzitegietan amaitu zen prozesua.
“"Corrugados Azpeitia enpresak auzia artxibatzeko eskatuta dauka eta altzairutegia desegiteko eta eraisteko Eusko Jaurlaritzaren nahiz Azpeitiko Udalaren baimenak jasota ditu."
2021ean hasi ziren lantegia desmuntatzen, baina Cristian Lay taldeak ez zuen lantegia irekiko adierazi zuen. Azken urteotan hainbat epai izan dira, eta orain EAEko Justizia Auzitegi Nagusia ren erabakia jaso du udalak, aurreko epaien kontrako errekurtsoaren harira.




