Aurten Sagar Uztaren hogeita seigarren edizioa bete da, eta giro ezin hobea izan da Astigarragako Foru plazan. Sagardoaren kulturan oinarrituriko jarduera ugari antolatu dira, eta nabarmendu da aurtengo festa programa osatzeko sagardogileen, sektorearen, instituzioen, tabernarien eta kultur taldeen parte-hartzea. Horien artean, Astigarragako Udala, Astigar E.O.E., Gure Izarra, Goldea Herri Kirol Batzordea, Mundarro Kirol Elkartea, Norberto Almandoz Musika Eskola, Xaguxar, Zipotza Kultur Elkartea, Txirriskla Txistulari Taldea, Erbitegi Etxeberri Txalaparta Taldea eta Astigarte izan dira.
Muztio dastaketan, hamar sagardogilek hartu dute parte: Alorrenea, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Gurutzeta, Lizeaga, Mendizabal, Oyarbide, Petritegi eta Zapiain. Pintxo lehiaketan, berriz, zazpi tabernek parte hartu dute: Zipotza, Laket, Beti Goxo, Kaizoku, Ibai Lur, Bukoi eta The Robin.
Sagar Uztarako antolaturiko jarduerak hiru egunetan zehar ospatu dira, eta jasotako emaitzak oso onak izan dira. Guztira, 125 pertsona baino gehiagoren laguntza izan da antolakuntzan, horietako asko bolondresak. Eskerrak eman nahi zaizkie guztiei, ekintza guztiak behar bezala garatu ahal izateko egindako lanagatik.
Jardueretan izandako parte-hartzeari dagokionez, honako datuak nabarmendu dira: 32 lagunek parte hartu dute sagar bira mendi-buelta batean; 170 haur eta gurasok sagar muztioaren elaborazioan; 10 sagardotegik sagardo eta muztio dastaketan; 5 lagunek Sagar Uzta Argazki Rallyan; eta 1.300 pertsona inguruk sagardo eta muztio dastaketan. Gainera, sagarraren azokan Astigarragako baserritarrek, Josu Osa, AEK eta Energia Berriztatzaileen taldeak parte hartu dute. Pilota partidan, berriz, 200 pertsona inguru izan ziren bertan.




