Aretxabaletako Udala k Lausita auzoko PEASA proiektua idazteko lanak enkargatu nahi ditu, eta horretarako espedienteari hasiera eman dio. Auzoan saneamendu eta hornidura sareak berritu behar dira, eta horrekin batera, kaleak eta espaloiak ere konpondu beharra dago.
Udalak proiektua aurten lizitatzeko asmoa du. Kostua 100.000 euro tik gorakoa izango da, eta legealdi amaierarako idatzita egotea espero da. Horrela, hurrengo legealdian proiektua prest egongo da eta obrak hasi ahal izango dira.
Esku-hartzeak Lausita auzo osoa hartuko du, 16.000 metro karratu guztira. Bertan, saneamendu eta hornidura-sareen berritze osoa egingo da, eta espaloiak ere konponduko dira.
Azken hilabetean, urgentziazko konponketa bat egin da Lausita ko 2-12 atari etan. Horri esker, uraren hornidura bermatuta dago eta arazoa konpondu da. Hala ere, saneamendu plubialak egitea eta gainerako atarietan instalazio guztiak berritzea falta da oraindik. Hori guztia lantzeko abiatu du Udalak espedientea.




