Gaur arratsaldeko 18:00etan, Surfa eta Zientzia erakusketa zabalduko dute Oxford aretoan. Inaugurazio ekitaldian, Joseba Egaña, Euskalmeteko iragarpen arduradunak, meteorologiak olatuengan duen eragina azalduko du. Erakusketa maiatzaren 31ra arte egongo da ikusgai.
Biharko hitzaldia, berriz, Europako Geoparkeen Astearen barruan Deba, Mutriku eta Zumaia artean antolatutako ekitaldi garrantzitsuenetakoa izango da. Tony Butt surflari eta ozeanografia fisikoan doktorea Aita Mari aretoan izango da, Asier Hilario geoparkeko zuzendari zientifikoarekin solasean. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango du.




