Badok 13 taldea izan da garaile Orioko XI. Jakes Landa Oroimenezkoan eta III. Edu Mugertza Oroimenezkoan. Ekitaldiak 300 arraunlari baino gehiago bildu ditu, Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Kataluniako 25 arraun talderekin lehian. Proba 14:30ean hasi zen eta Badok 13 taldea izan zen azkenean garaile.
Oriotarrek denboraldi bikaina ari dira burutzen, eta gaurkoan ere bandera etxera ekartzeak gustura utzi ditu. Estropada 3.500 metroko luzera zuen eremuan jokatu da, lau luze eta hiru ziaboga eginez, bakoitza 875 metrokoa. Eremua bi kaletan banatu zen eta ontziak binaka aritu dira lehian.
Oriotarrek denboraldi bikaina ari dira burutzen, eta gaurkoan ere bandera etxera ekartzeak gustura utzi ditu.
Proba amaitzean, garaile izan zen taldeak bandera astindu zuen Oria Ibaian. Gainerako sariak eta mokadua Arraunetxeko aretoan banatu zituzten bertaratutako partaideen artean.




