Azpeitia Euskalgintzaren Kontseiluaren ekitaldiarekin bat egin du

Azpeitiko Udalak eta Euskara Mahaiak autobusa antolatu dute ekainaren 13an Iruñean izango den ekitaldira joateko.

Irudia generikoa da, manifestazio bat erakusten du.
IA

Irudia generikoa da, manifestazio bat erakusten du.

Azpeitiko Udalak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13an Iruñean antolatuko duen "Euskaltzaleon Martxa" ekitaldiarekin, euskararen aldeko gizarte-arnasa indartzeko.

Azpeitia ko Udalak bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak ekainaren 13rako antolatu duen ekitaldiarekin, Iruñea ko kaleak euskararen alde betetzeko deia eginez. Ekimenaren helburua euskararen aldeko gizarte-babesa indartzea eta hizkuntza politiketan aurrerapausoak sustatzea da.
Mobilizazioa 17:00etan hasiko da, eta herritarrak hiru gune desberdinetan bilduko dira, ondoren Gazteluko plazan elkartzeko. Zutabe bakoitzak euskararen Pizkundeari begira funtsezkotzat jotzen diren hiru ardatz nagusi irudikatuko ditu: ofizialtasun osoa, hizkuntza politiketan jauzi bat eta euskaltzaletasuna sustatzea.
Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du ekimen hau 2024an hasitako bidearen jarraipena dela, euskararen egungo egoera linguistikotik indarberritze egoera batera igarotzeko beharra gizarteratzeko helburuarekin.
Azpeitiko Euskara Mahaiak autobusa antolatu du Iruñera joateko. Bidaiaren prezioa 5 eurokoa izango da joan-etorria, eta autobusa 15:00etan aterako da anbulatorio aurretik.