Azkoitia k Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa ko ibilbideari ekingo dio ostiralean, bi modalitatetan parte hartuz. Eskuzko taldeak Zegama izango du aurkari, eta gomazko paletako taldeak, berriz, Zarautz. Bi taldeak final zortzirenetan sartuko dira lehiaketan.
Eskuzko taldeak etxean jokatuko du lehen partida, Gurea frontoian, ostiralean 21:00etan, sarrera doan dela. Hasiera batean kanpoan jokatu behar bazuten ere, Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren antolakuntzak eraginda, bi herriek Azkoitia n hastea adostu dute. Oteiza pilota elkarteko taldea txapelketan izena eman duten 24 taldeetako bat da, eta hemezortzi pilotarirekin ekingo dio finalerako bideari.
Azkoitia aurten finalera 23. aldiz iritsi eta bere hamazazpigarren txapela janzteko asmoarekin dator, modalitate honetan txapel gehien dituen herria baita. Final laurdenetara sailkatuz gero, Aia-Oiartzun kanporaketako irabazlearekin neurtuko lituzkete indarrak. Kanporaketa hori kanpoan hasiko litzateke, eta Gurea n erabakiko litzateke finalerdietarako sailkapena.
Gomazko paletako txapelketari dagokionez, Oteiza koek Zarautz en jokatuko dute ostiralean 20:00etan. Modalitate hau txapelketako berriena da, zortzigarren aldia baitu aurten, baina Azkoitia k ere txapel gehien ditu hemen, hiru aldiz irabazi baitute finalera iritsi diren guztietan. Bost pilotarirekin hasiko dute bidea: Amaia Aizpuru, Jokin Aizpuru, Marcos Azpiroz, Iker Epelde eta Igor Larrañaga.
Paletariek ere ez dute bide erraza izango. Final laurdenetara igaroz gero, iazko txapeldun Astigarraga ren aurka lehiatu beharko lukete, kanporaketa etxean hasita.




