Kanpainak ia 200.000 euroko eragin ekonomiko zuzena izango du herriko merkataritzan. Guztira 4.000 bonu aterako dira, 50 euroko balioa izango dutenak, eta 35 eurotan eskuratu ahal izango da bakoitza. Azaroaren 5eko arratsaldean hasiko dira bonuak saltzen, eta 2027ko urtarrilaren 5era arte erabili ahal izango dira kanpainarekin bat egiten duten establezimenduetan. Udalak 60.000 euro bideratuko ditu kanpaina honetara.
Kanpaina honetan parte hartu nahi duten establezimenduek Bertan elkartearekin jarri beharko dute harremanetan azaroaren 3ko eguerdiko 12:00ak baino lehen, 943 02 56 73 edo 688 82 39 44 telefonoetara deituta edo bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzita.
Aurten 18 urte betetzen dituzten herritar guztiei (2008an jaiotakoei) 15 euroko bonua oparituko zaie, erosi beharrik gabe. Ekimen honen bidez, gazteak tokiko merkataritzara hurbildu nahi dira.
Nagore Alkorta alkate ak nabarmendu duenez, Udalak merkataritza txikiari laguntzeko konpromisoari eutsi dio beste urte batez, eta Bertanekin elkarlanean jarraituko dute bide horretan.
Bonuak azaroaren 5ean eta 6an erosi ahal izango dira aurrez aurre Azpeitiko Azoka Plazan, eta online https://www.azpeitiazaindu.eus helbidean.




