AGA k hiru eguneko egitarau zabala prestatu du bere bosgarren urtemuga ospatzeko. Atzo, osteguna, hasi ziren lehen hitzorduak Gaztetxean, arratsaldeko mus txapelketarekin eta gaueko bertso afariarekin. Bertso afarian Suhar Gesalaga, Maddi Agirre eta Oier Etxeberria bertsolariek parte hartu zuten.
Gaur, ostirala, ekitaldi bakarra izango da: Kaosaren geopolitika, inperialismoa eta gerra 2026an izeneko hitzaldia, arratsaldeko 17:30ean. Bihar, larunbata, egun osoko egitarauarekin borobilduko dute urtemuga, goizeko 10:30ean San Martin inguruan hasiko den II. Antxintxike Mendixen mendi lasterketarekin.
Larunbateko egitarauak Gaztetxean hamaiketakoa (12:00), bazkaria (14:00), bingo musikatua (16:00) eta kalejira (18:00) ere barne hartzen ditu. Gauean, 19:30ean, Kutter taldearen kontzertua izango da, eta gauerdian, 00:00etan, Hikan DJ saioa, Siwanaba, Murxi eta Albi rekin.




