Eguraldiak lagundu ez badu ere, X. Nescup txapelketako partidak hasi dira Tolosan. Tolosa CF klubak hamargarren urtez antolatu du alebin mailako futbol zortziko txapelketa hau, eta guztira hamabi talde ari dira lehian. Lehen norgehiagokak 09:30ean hasi dira, bi futbol zelai aldi berean erabiliz.
Txapelketan parte hartzen duten hamabi taldeak hiru multzotan banatu dira, bakoitzean lau talde egonik. A multzoan Bizkerre, Intxaurdi, Touring eta Reala daude. B multzoan Goierri Gorri, Basauriko Kimuak, Tolosa CF eta Vasconia lehiatuko dira. Azkenik, C multzoan Lagun Onak, Sanse, Mulier eta Martutene taldeak daude.
Goizean zehar, multzo bakoitzeko taldeek elkarren aurka jokatuko dute, eta azken partidak 12:50ean hasiko dira. Arratsaldean, berriz, lehiaketak 14:45ean berrekingo dio. Multzoen fasea amaitutakoan, multzo bakoitzeko lehen bi taldeak finalerdietarako sailkatuko dira. Txapeldunen faseko eta kopako finalak 18:40ean hastea aurreikusten da.




