TAK eko ontziek errendimendu bikaina izan zuten Gipuzkoako bateletako Liga ko azken jardunaldian eta Gipuzkoako Txapelketa n. Emakumezko jubenilen taldeak bi tituluak eskuratu zituen, eta maila berean lehiatu zen Tolosa B ontziak bosgarren postua lortu zuen ligan.
Infantil mailako emakumezkoek Gipuzkoako Liga 14. postuan amaitu zuten. Kadete mailan, Tolosa A k bigarren postua lortu zuen, Tolosa B k laugarren, Tolosa C k bederatzigarren eta Tolosa D k 17. postua. Gizonezko kadeteek, berriz, bederatzigarren postuan amaitu zuten liga.
Gipuzkoako Txapelketa ri dagokionez, emakumezkoen taldeek parte hartu zuten. Infantil mailan zazpigarren postua lortu zuten, eta kadete mailan hirugarren postua eskuratu zuten.
Datorren asteburuan, Sestao n jokatuko diren Euskadiko Txapelketak izango dira. TAK klubeko hiru ontzi joango dira lehiatzera, guztiak emakumezkoen taldeak, infantil, kadete eta jubenil mailetan.




