Yeima taldeak nagusitasun osoz irabazi zuen finala Porkix-en aurka. Atsedenaldian 4-0 zihoan Yeima, eta bigarren zatian Porkix-ek bi gol sartu bazituen ere, ezin izan zuen markagailua irauli. Partida 4-2 amaitu zen.
Hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko neurketan, Txikixa nagusitu zitzaion XX taldeari. Txikixa aurretik jarri zen gol batekin, baina XX-k berdindu egin zuen. Hala ere, Txikixak bigarren gola sartu zuen atsedenaldia baino lehen, eta bigarren zatian hirugarrena sartuta erabaki zuen partida.




