Txapelketa hau urte bikoitietan egiten da, eta lau segalarik osatutako taldeek hartzen dute parte, lau mailatan banatuta: gizonezkoetan sega txiki eta handi kategorietan, eta emakumezkoetan ere kategoria berdinetan.
Aurten, Austriako, Bavaria, Suitza, Hego Tirol eta Euskal Herriko taldeak lehiatuko dira. Herrialde bakoitzak nahi duen kategorian nahi adina talde aurkezteko aukera du. Euskal Herriak hiru talde osatu ditu txapelketa honetarako.
Gizonezkoen sega handiko taldean honako hauek izango dira: Altzo Jauregi (Zaldibia), Bixente Mitxelena (Oiartzun), Oier Urkola (Anoeta) eta Manex Olaiz (Oiartzun). Gizonezkoen sega txikiko taldea ere berdina izango da.
Talde mistoa, gizonezkoen sega txikiko kategorian sartuko dena, honako hauek osatuko dute: Alaitz Imaz (Hernialde), Inge Goikoetxea (Gaztelu), Harri Mitxelena (Altsasu) eta Jose Luis Olaiz (Oiartzun).




