Tolosaldeko hiru gazte, gastronomiaren 100 talentu gazte ekimenean

Basque Culinary Centerrek antolatutako zerrendak gazteen berrikuntza eta konpromisoa nabarmentzen ditu.

Irudi generikoa gastronomiaren ingurukoa.
IA

Irudi generikoa gastronomiaren ingurukoa.

Tolosaldeako hiru gazte, Aitor Balerdi, Unai Arrieta eta Eñaut Gurrutxaga, Basque Culinary Centerrek antolatutako 100 talentu gazte ekimeneko zerrendan sartu dira.

Basque Culinary Center rek 2020an sortutako ekimenak, bi urtetik behin ospatzen dena, sektoreko hainbat profil aitortzen ditu. Aurten, Tolosako Miren Harategiko Aitor Balerdi, Villabonako Zuka Drinks edariaren sortzaile den Unai Arrieta, eta Bidania-Goiatzen Highland behiak dituen Eñaut Gurrutxaga izan dira hautatuak.
Zerrenda hau hainbat kategoriatan banatzen da, besteak beste: Sukaldaritza, Ekoizpena, Ardoa eta Edariak, Dibulgazioa eta Komunikazioa, Startupak, Ikerketa, Okintza/Gozogintza eta profil profesional berriak.

"Ilusio handiz ari gara ospatzen edizio hau ere. 30 urtetik beherako profesionalen berrikuntza, energia eta konpromisoa ari gara aintzatesten, ikusirik dagoeneko arrasto garrantzitsua ari direla uzten gastronomian. Topaketa honen helburua talentu gazteen komunitatea indartzen jarraitzea da, baita haien ikusgarritasuna eta aintzatespena ere."

Joxe Mari Aizega · Basque Culinary Centerren zuzendari nagusia
Joxe Mari Aizega k, Basque Culinary Center ren zuzendari nagusiak, azpimarratu duenez, «2020ko lehen zerrenda hartatik gaur arte, talentu-belaunaldi bakoitza hazten, garatzen eta inpaktu positibo ukaezina ekartzen ikusi dugu. Hautaketa honek, gastronomiaren egungo bizitasuna islatzeaz gain, etorkizuna eta zabaltzen ari diren aukerak irudikatzeko gonbita egiten digu, espezializazio profesionalerako aukera ugari ari baitira agertzen sektorean».