Zapatu arratsaldean jokatu zen lehen norgehiagoka, Kopako finala, Morekanbe eta Iturritxo taldeen artean. Partida oso lehiatua izan zen, bi taldeek gogor borrokatu baitzuten garaipena lortzeko. Azkenean, Morekanbe k lortu zuen garaipena, 2-1eko emaitzarekin. Oier Altzelai (Morekanbe) izendatu zuten Kopako jokalari onena.
Ondoren, eguneko hitzordu garrantzitsuena iritsi zen: Ligako finala. Bertan ere ez zen emoziorik falta izan. Kelekona k, iazko irabazlea zen Shatoken Moüra ren aurka neurtu zituen indarrak. Partida hutsean amaitu zen, eta penaltietan erabaki zen txapelduna. Kelekona k irabazi zuen, gol bakarreko aldearekin (7-6), eta horrela bere lehen txapelketa eskuratu zuen. Taldeko kide Jon Anduaga k jaso zuen Ligako jokalari onenaren saria.
Beste sari batzuk ere banatu ziren: jokalari beteranoenaren saria Manu Garcia k (Iturritxo) eraman zuen, eta atezain onenaren saria, gol gutxien jaso zituen Frakas Bravas taldeak.
Finalen egunean eguraldia ez zen lagun izan, baina giroa aparta izan zen, hala ere. Txapelketan parte hartu zuten gainerako taldeek ez zuten hitzordua galdu nahi izan, eta bertan izan ziren horietako kideak, nor bere kamisetarekin, giro ederra sortuz.




