Euskaltzaindiaren araudien arabera, Zalbidek 75 urte bete dituenez, euskaltzain emeritu bilakatu da. Horren ondorioz, erakundeak ordezko bat aukeratzeko prozesua ireki du, eta Zalbideren hutsunea betetzeko proposamenak datozen bi osoko bilkuretan aurkeztuko dira.
Euskaltzaindia k jakinarazi duenez, ekaineko eta uztaileko osoko bilkuretan aurkeztu ahal izango dituzte euskaltzain osoek Mikel Zalbideren lekua hartzeko hautagaien proposamenak. Hautaketa, berriz, irailean Iruñea n egingo den bilkuran gauzatuko da. Euskaltzain oso izateko proposamenak hiru euskaltzain osok sinatu behar ditu, eta hautagaiaren merezimenduak zehaztu behar dira.
Mikel Zalbide Donostia n jaio zen 1951ko maiatzaren 9an. Goi Mailako Industria Ingeniaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatea n eta 1972an Euskaltzaindiaren D irakasle titulua eskuratu zuen. Euskalgintzan ibilbide luzea eta emankorra izan du, besteak beste, Euskadiko Kontseilu Nagusiaren eta Bilboko Unibertsitatearen arteko batzordean parte hartu zuen unibertsitate alorreko hizkuntza normaltzeko lanetan.
Halaber, Elhuyar Kultur Taldea ren eta Elhuyar aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen 1974an, eta Udako Euskal Unibertsitatearen antolatzaile aritu zen urte luzez. UZEI ren zientzia eta tekniken alorreko hiztegigintzaren arduradun izan zen 1978tik 1981era, eta Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordean hainbat aldiz parte hartu du.
Eusko Jaurlaritza ren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean aritu zen lanean 1981etik 2014ra, Euskara Zerbitzuaren buru gisa, erretiroa hartu zuen arte. Euskaltzaindian, berriz, euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an eta euskaltzain oso 2006an. Hiztegigintzan eta Jagon Sailean lan egin du bereziki, eta azken urteetan, Euskararen Historia Soziala proiektuan aholkulari eta zuzendari gisa aritu da.




