Aktoreak bere ibilbide artistikoan pauso berri bat emango du bakarrizketa formatuan, aurreko Gabonetan jauzi hau eman ondoren. Hiru seme-alaba dituen ama izanda, antzezpen mundutik urrundu zen aldi baterako, baina artisautza feministan eta bakarrizketetan murgildu da berriro.
Cruickshankek azaldu duenez, betidanik egin nahi izan ditu bakarrizketak, eta amatasunak ausardia eman diola sentitzen du. Bost-hamar minutuko lanak egina bazuen ere, orain ordubeteko saio bat eskainiko du, emakumeak gizartean duen lekuaz, eta bereziki, emakume, ama, euskaldun eta beltz gisa duen posizioaz aritzeko gogo biziz.
Sortzeko gogo horrek gidatuta, filtrorik gabeko lan bat sortu nahi izan du, bere esperientzia pertsonal eta kolektiboa islatuz. Emanaldia ostiralean izango da, 19:00etan hasita, Etxolan.




