Udal iturriek adierazi dutenez, epe laburrean hainbat azpiegitura berri jarriko dira, erabiltzaileek eremuaz hobeto gozatu ahal izateko. Hobekuntza horien artean, irisgarritasuna hobetzea, komunak eta haurrentzako jolasgunea berritzea, eta eremuko altzariak, parrillak eta antzeko elementuak eguneratzea aurreikusten da.
Gainera, Sagastigainetako Borda ere berrituko da proiektu honen barruan. Lan horiek guztiek 111.000 euroko aurrekontua dute, eta Europako Batasuna k finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (Next Generation-EU) esparruan gauzatuko dira.
Zehazki, Tolosaldeko Turismo Jasangarriko Planaren 2. Ardatzeko (Efizientzia Energetikoaren hobekuntza) 1. jarduketa (Tolosaldea oinez eta bizikletan) gauzatzearen barruan kokatzen dira hobekuntza hauek.




