Antolatzaileak "oso gustura" agertu dira II. Txupitxu Enduro Martxaren balantzearekin. Larunbatean egindako ekitaldiak parte hartzaileen "gozamen handia" eragin zuen, bai ibilbideagatik, baita giroagatik ere. "Oso gustura gaude gure jendea horrela ikusita", adierazi dute antolatzaileek.
Alegia inguruko mendietan gora eta behera ibili ziren guztira 145 parte hartzaile inguru, probaren erronka eta edertasunaz gozatuz.




