Taldeak iaz antolatu zuen helduentzako lehenbiziko bizikleta martxa, eta aurten bigarren edizioa egin dute. Aurten, ordea, haurrei zuzendutako ekintza berezirik ez dute antolatu, baina irailaren 19an ospatuko den Txupitxu Txiki Bizikleta Eguna ekitaldiak aukera paregabea eskainiko die gazteei.
Parte hartzaileak 9:30ean abiatuko dira Langaurretik, eta adin tarte desberdinei zuzendutako ibilbideak izango dira Alegiako MTB zirkuituan. Eguerdian, parte hartzaileek beren janaria eramanda elkarrekin bazkalduko dute.
Izena emateko epea zabalik dago jada. Interesa dutenek Rockthesport.com plataforman eman dezakete izena eta informazio gehiago eskuratu.




