Lehenengo partidan, adimen urritasuna duten pilotarien liga gorriko bikoteak lehiatuko dira, Eskisabel-Esnal eta Valor-Asteasu. Bigarren norgehiagokan, gurpildun aulkian jokatuko dute, eta Aingeru Senperena eta Edorta De Anta bikoteak Quesada eta Elkoro bikotearen aurka arituko dira. Hirugarren eta azken partidan, adimen urritasuneko multzo urdinean, Askasibar-Sagarmendi eta Vega-Gaton bikoteak neurtuko dituzte indarrak.
“"Erakutsi duten maila oso altua izan da. Finala estu eta gogorrak aurreikusten ditugu."
Gipuzkoako Pilota Egokituko Federazioko teknikari batek adierazi duenez, 33 pilotarik hartu dute parte txapelketan, eta nabarmendu du maila oso altua izan dela. Era berean, parte hartzaile berrien presentzia azpimarratu du, horietako bat finalean egongo delarik. Elkarteek pilotari berriak erakartzeko egiten duten lana goraipatu du, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa dutela adierazi du.
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko zuzendari teknikoak pozgarritzat jo du finalen aurkezpenean egotea, txapelketaren hamaseigarren urtea dela azpimarratuz. Hasieratik argi zutela espezialitate hauek pilotan kokatu behar zirela gaineratu du. Eskerrak eman dizkie Gipuzkoako Foru Aldundiari, udal guztiei, bereziki Amasa-Villabonako Udalari, eta klub, ordezkari eta entrenatzaileen lanari. Finalak Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Youtubeko kanaletik zuzenean ikusi ahal izango dira.
“"Amasa-Villabona beti izan da herri kirolaria. Kirola eta kultura bultzatzen ditugu, eta aurten final hauek Amasako udal pilotalekuan jokatzea ohore bat da."
Amasa-Villabonako alkateak herriaren kirol izaera azpimarratu du, kirola eta kultura sustatuz. Finalak Amasako udal pilotalekuan jokatzea ohore bat dela adierazi du, eta pilotariei zorterik onena opa die. Edorta De Anta pilotariak, denbora bat jokatu gabe egon ondoren, berriz lehiatzen hasi dela adierazi du, eta espero duela txapelketak kirol egokitua ikusarazten laguntzea. Aingeru Senperenak, bere aldetik, txapela lortzeko aukera paregabea duela uste du, eta partida polita izatea espero du.




