25 urte Zegama izaten dokumentala sarean ikusgai

Zegama-Aizkorri maratoiaren 25 urteko ibilbidea, sortzaile eta kirolarien ahotsetan.

Irudi generikoa mendiko lasterketako ibilbide lokaztu bati buruzkoa.
IA

Irudi generikoa mendiko lasterketako ibilbide lokaztu bati buruzkoa.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 25. urteurrena ospatzeko sortutako '25 urte Zegama izaten' dokumentala doan dago ikusgai Youtuben.

Labrit multimedia k ekoitzitako 25 minutuko ikus-entzunezkoak lasterketaren 25 urteetako pasadizoak, bertako pasioa eta Zegamako espiritua jasotzen ditu, hainbat antolatzaile eta kirolariren testigantzen bitartez.
Dokumentalak lasterketaren jatorrietatik gaur egungo nazioarteko proiekziora eramaten du ikuslea. 'Zegama-Aizkorri ez da maratoi bat soilik; herri oso baten bihotz-taupada da', adierazi dute ekoizleek.

Mende laurden bat lokatza, afizio paregabea, malkoak eta historia egiten. Zegama-Aizkorri ez da maratoi bat soilik; herri oso baten bihotz-taupada da, mendi lasterketen mundua betirako aldatu duena.

Bertan parte hartu dute Alberto Aierbe, lasterketaren sortzaileak; Ainhoa Txurruka, zuzendariak; Rosa Lasagabaster eta Juan Martin Tolosa, lehen edizioko irabazleek; eta Sara Alonso, azken edizioko txapeldunak.