Azken hamarkadan, Alkiza arte-sorkuntzaren erreferente bihurtu da, eta aurten ere, bi artisten proiektuak errealitate bihurtzeko aukera eskainiko du. Sormenaren Kabia Beka ren deialdia martxan jarri du Udala k, eta sortzaileek maiatzaren 27ra arteko epea izango dute beren proposamenak aurkezteko.
Egonaldia arte-diziplina guztietako sortzaileei zuzenduta dago, hala nola musika, literatura, dantza, arkitektura, arte plastikoak eta bisualak, eta zinema. Banaka zein taldetan parte hartu ahal izango dute, aurrez argitaratu edo saritu gabeko jatorrizko proiektuekin.
Ohi bezala, epaimahaiak bi sortzaile aukeratuko ditu, eta hauek hiru asteko egonaldia egingo dute Alkiza n beren proiektua garatzeko. Egonaldia iraila eta abendua bitartean izango da, eta Udala ren azpiegitura eta baliabideak izango dituzte eskura. Gainera, 1.800 euroko diru-laguntza jasoko dute ideia aurrera eramateko.
Sormenaren Kabia ra aurkeztutako proiektuak ebaluatzeko, diziplina anitzeko profesionalek osatutako epaimahaia osatu du antolakuntzak. Epaimahaikideak arte-munduko adituak dira, eta proiektuaren kalitatea, originaltasuna, ibilbide artistikoa, proposamenaren bideragarritasuna eta Alkiza ko testuinguruarekin duen lotura hartuko dituzte kontuan.
Hautaketa-prozesuak bi fase izango ditu. Lehenik, aurkeztutako proiektuen balorazio dokumentala egingo da, eta beharrezkoa izanez gero, bigarren fasean hautagaiekin elkarrizketak egingo dira proposamenak sakonago ezagutzeko.
2018an lehen aldiz egin zenetik, Sormenaren Kabia egitasmoak landa-eremuek kultura garatzeko duten ahalmena bultzatu nahi du, sorkuntza artistikoa sustatuz. Ekimenak sortzaileen eta tokiko komunitatearen arteko loturak sendotzea bilatzen du, eta egonaldian zehar, sortzaileek hainbat ekintza egiten dituzte ikasleekin eta herritarrekin.




