Leioako Zaporeak ekimenaren hirugarren edizioa Errotaondo Txokoan ospatuko da urriaren 4an. Jardunaldiak haurrentzako gazta-egite tailerra, bazkari herrikoia eta Idiazabal gaztari buruzko hitzaldia bilduko ditu. Parte hartu nahi dutenek irailaren 30era arte dute izena emateko aukera, 500urte@leioa.eus helbidera idatziz.
Gastronomiaz gain, 500. urteurreneko programazioak folkloreari eta festari buruzko solasaldia eskainiko du irailaren 24an. Udalaren frontoian egingo den saioan, tradizioek eta ospakizunek komunitatearen nortasunean duten garrantzia aztertuko dute adituek.




