Prozesu honen bidez, Tolosaldeko hedabideak bere komunitatearen ahotsa entzun nahi du. Galdetegia erantzutea guztiz anonimoa da eta parte-hartzaileek hiru edo lau minutu inguru beharko dituzte inkesta osatzeko.
Komunikabideak azpimarratu duenez, ez da soilik informazioa ematen duen plataforma bat, baizik eta eskualdeko komunitate baten isla. Horregatik, babesaren garrantzia nabarmendu dute.
Inkestaz gain, hedabideak erronka zehatz bat aurkeztu du: eskualdeko 28 herri bakoitzean hamarna harpidedun berri lortzea. Helburu horrekin, herritarren inplikazioa eskatu dute proiektua indartzeko.




