Labrit multimedia k ekoitzitako 25 minutuko ikus-entzunezkoak lasterketaren 25 urteetako pasadizoak, bertako pasioa eta Zegamako espiritua jasotzen ditu, hainbat antolatzaile eta kirolariren testigantzen bitartez.
Dokumentalak lasterketaren jatorrietatik gaur egungo nazioarteko proiekziora eramaten du ikuslea. 'Zegama-Aizkorri ez da maratoi bat soilik; herri oso baten bihotz-taupada da', adierazi dute ekoizleek.
Mende laurden bat lokatza, afizio paregabea, malkoak eta historia egiten. Zegama-Aizkorri ez da maratoi bat soilik; herri oso baten bihotz-taupada da, mendi lasterketen mundua betirako aldatu duena.
Bertan parte hartu dute Alberto Aierbe, lasterketaren sortzaileak; Ainhoa Txurruka, zuzendariak; Rosa Lasagabaster eta Juan Martin Tolosa, lehen edizioko irabazleek; eta Sara Alonso, azken edizioko txapeldunak.




