Alegiko Udala ko osoko bilkurak irailaren 30ean onartu zituen 2027rako Ordenantza Fiskalen aldaketak. Erabaki hau aho batez hartu zen, Aurrera Alegiaren aldeko bost bozkarekin eta EH Bilduren aldeko bozka batekin.
Tasei dagokienez, %3ko igoera orokorra izango da, gainbalioaren eta zaborren tasak salbu, hauek bere horretan mantenduko direlarik.
Une honetan, aldaketa horiek jendaurreko erakustaldi epean daude, herritarrek erreklamazio edo helegiteren bat aurkeztu ahal izateko. Epe hori igaro ondoren eta erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onarpena jasoko dute.




