Neurri honek San Millan udalerriko biztanleriaren sakabanaketa eta 750 biztanle baino gutxiagoko kopurua kontuan hartzen ditu. Laguntzen helburua argia da: udalerriko 15 herrietan belaunaldi-erreleboa bultzatzea.
Laguntza horietaz baliatu ahal izango dira amak, aitak, legezko tutoreak eta harrera-familiak, baldin eta udalerrian erroldatuta eta bizileku jarraituan egon badira jaiotza edo adopzioa gertatu baino bi urte lehenago. Gainera, eskatzailearen eta haurraren erroldatzea mantendu beharko da, gutxienez, jaiotza edo adopzioa gertatu eta hurrengo bi urteetan.
“"Laguntzen helburua udalerriko 15 herrietan belaunaldi-erreleboa sustatzea da."
Jaiotza, adopzio edo harrera kasu bakoitzeko jasoko den zenbatekoa 600 eurokoa izango da. Horretarako, 1.000 euroko partida bat gaitu da, nahiz eta laguntzak 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gertatutako kasuetarako izango diren, betiere ezarritako baldintza orokorrak betetzen badira.
Eskaerak eta beharrezko dokumentazioa San Millan udaletxean aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, uztailaren 15a baino lehen.




