Azken astean izandako beroaldiak gailurra jo zuen astelehenean, Arrasaten 31,7 graduko batez besteko tenperatura neurtu zelarik. Datuen arabera, azken zazpi egunetako baliorik altuena atzo eguerdian erregistratu zen, 41,7 gradura iritsiz.
Debagoieneko Ospitaleko larrialdietako zerbitzuek adierazi dutenez, beroak eragin nabarmena izan du biztanleriaren osasunean. Bereziki, adineko pertsonak, bakarrik bizi direnak eta gaixotasun kronikoak dituzten pazienteak izan dira arrisku handiena jasan dutenak.
“"Gaixotasunak dituzten pazienteek behar duten arreta mailak gora egin du, eta antzeman ditugun osasun arazoak izan dira zorabio gehiago egon direla, konorte galerak, hipotentsioak desorientazioak, eta beroak eragindako arazoak gaixotasunetan."
Egoerari aurre egiteko, eskualdeko udalek babesgune klimatikoak prestatu dituzte. Gainera, Arrasate eta Eskoriatzako jai egitarauetan aldaketak egin dira ezbeharrak saihesteko. Aretxabaletan, bestalde, kiroldegiko ateak ireki dituzte eta uretako puzgarriak jarri dira herritarren eskura.




