Iruña Okako Udala ohiko Osoko Bilkura egingo du gaur, azaroaren 9an, 18:30ean, Udalbatza Aretoan. Bilkura zuzenean emango da, eta interesdunek jarraipena egin ahal izango dute udalaren webgunean bertan edo YouTuben.
Gai-zerrendan hainbat puntu jaso dira, hala nola aurreko bilkuretako aktak onartzea, Alkatearen ebazpenak, Euskal Fondoaren bidez finantzatuko den proiektuaren onespena, eta azaroaren 25eko Nazioarteko Eguna dela-eta indarkeria matxistaren aurkako adierazpen instituzionala.
Halaber, landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak (Erein 2026), Añana Kuadrillako Gazteriaren Kontseilurako ordezkariaren izendapena, eta hainbat mozio eztabaidatuko dira. Mozio horien artean, Tubos Reunidos enpresaren biziraupena defendatzeko EAJ-PNVren proposamena, suteak detektatzeko eta alarma-sistemak instalatzeari buruzko PPren mozioa, eta Arrate udal futbol-zelaiako aldagelak hobetzeko EAJ-PNVren beste bat.
Bilkura erregu eta galderen txandarekin amaituko da.




