Zerbitzua astelehenetik barikura egongo da martxan, eta egunero joaneko lau autobus eta bueltako beste lau egongo dira. Horretaz gain, beste irteera gehigarri bat ere izango da Gernika eta ospitalearen artean bi noranzkoetan.
Lekeitiotik irteerak 7:15, 10:15, 15:15 eta 18:18 izango dira. Ospitaletik, berriz, 8:35, 13:35, 16:35 eta 19:35. Gernikatik aterako den irteera gehigarria 13:00 izango da, eta ospitaletik 11:35.
Autobusa Ispasterko BI-2238 errepidetik pasatuko da, herrigunetik igaro beharrean, eta Gautegiz Arteaga, Kortezubi eta Gernika herrietako geralekuetan geldituko da. Muxika zeharkatuko du, eta bertan ere hainbat geraleku izango ditu, Zornotzako Boroan autopista bidez zuzenean Usansoloko Ospitalera helduz.
Gernikatik aterako den irteera gehigarriak Saraspe plaza eta Lurgorri geralekuak hartuko ditu, eta Muxika eta ospitalearen artean ohiko zerbitzuaren ibilbide bera jarraituko du.




