Obra txiki honek duela gutxi egindako egurrezko pasabidea eta URAk egun egiten ari dituen bidexkak konektatzea du helburu, bi bideak zoladura granular egoki baten bidez lotuz. Jarduketa global honek 10.000 metro koadroko azalera batean hiri-hezegune berri bat sortzea biltzen du (Ugeragako udal kiroldegiaren eta futbol zelaiaren parean), Gobela eta Lemotza ibaien arteko balio ekologikoa hobetzeko. Proiektuak 3.000 metro koadro baino gehiagoko ur-azalera iraunkor bat du, sakontasun eta babesleku anitzekin, hegazti akuatiko, anfibio eta intsektuentzat diseinatua.
Proiektuak bertako landaredi autoktonoa berreskuratuz eta espezie inbaditzaileak kenduz biodibertsitate lokala handitzea du helburu. Era berean, oinezkoentzako bide berriak sortzeak espazio natural hau Sopelako hiri-egituran integratzea bilatzen du, herritarrei natura gozatzeko ingurune irisgarria eskainiz.
“"Restaurazio honek balio ekologiko eta ingurumeneko handia ematen dio gure udalerriari, aurrerapauso bat suposatzen du Sopelako Gerriko Berdean eta babes handia du."
Neurri hau Ingurumenaren eta Trantsizio Ekologikoaren arloko gobernu-taldearen legegintzaldi-planaren barruan jasotako ekintzen parte da.




