Solaria k administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Gasteizko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien 2. atalean, Araban dituen proiektuen kudeaketa administratiboa arintzeko helburuarekin. Enpresak adierazi duenez, administrazioaren "jarduera falta material kualifikatuaren aurka" aurkeztu du errekurtsoa.
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio energetiko eta Jasangarritasunaren sailak ostiralean argitaratu zituen zehetasunak EHAAn. Solariaren arabera, administrazioak ez du behar bezala "bultzatu eta benetan ebatzi" SZS5 proiektuaren ingurumen ebaluazioko prozedura, eta horrek enpresaren "eskubideak eta interes legitimoak" kaltetzen ari dira.
SZS5 proiektua, zehazki, Iruña Oka eta Erriberagoitia udalerrien artean proiektatuta dagoen energia fotovoltaikoko zentrala eta ebakuazio elektrikorako azpiegitura da. Makroproiektu honen parte da, eta bere helburua energia berriztagarria sustatzea da.




